Tuentin zure hizkuntzan

Publicado el 3 de diciembre de 2009

Gaur sekulako eguna da Tuentirentzat gaurtik gure zerbitzua Estatuko hizkuntza ofizial guztietan erabili ahal izango baita. Tuentiren edozein
erabiltzailek oso erraz hizkuntza alda dezake, katalaneraz, galizieraz edo euskaraz nabigatzeko. Gainera, gure laguntza ere hizkuntza hauetan
eskainiko dizuegu, beraz edozein zalantza baduzu, idazten duzun hizkuntza beran erantzungo dizugu. Hurrengo egunetan Tuentiren aldaketa
honi buruz dauzkazuen iritziak, iradokizunak eta galderak kontutan hartuko ditugu.